Jarraitu Gure lasterketa eta sailkapenak!

Nor gara

Euskal inertzia kopa

Euskal Inertzia Kopa 2019. urtean zehar sortzen da euskal herriko inertzia kirolen elkarte, goitibera lasterketen antolatzaile eta pilotu ezberdinek elkarlanean indarrak batuz. Proiektu berri honekin, goitiberen eta inertzia kirolen zaletasuna eta disziplina bultzatu nahi dugu, beti ere antolatzaile eta parte hartzaileentzat hoberena bilatu nahian, transparentzia osoz lan eginez.

Kopa berri hau 2020. urtean funtzionamenduan jartzeko prestatu bazen ere, ezin izan zen martxan jarri pandemia zela eta. Urte hartako martxoan, bederatzi lasterketa genituen hitzartuta eta beste batzuekin ere elkarrizketak aurreratuta genituen inertzia kirolei behar-beharrezkoa duten bultzada emateko prozesuan.

Bi urteko etenaldiaren ostean indarrez bueltan gara, berriro ere lantaldea elkartu eta indartuaz. Orain, elkarte, pilotu eta lasterketa gehiago gara proiektu honi bultzada emanez. 

2022an jartzen da lehenengoz martxan Euskal Inertzia Kopa eta denera 15 lasterketa eta 250 parte hartzaile ezberdin baina gehiago batzea lortzen du bere lehen denboraldian, azken urteetan estatu mailan egin den txapelketa arrakastatxuena bihurtuz. 

HELBURUAK

Euskal Inertzia Kopan argi dauzkagu gure helburuak. Inertzia kirolak edo goitiberak bultzatu nahi ditugu eta guztiendako ezagunak izan, ez bait da arraroa gaur egungo gazteek ez jakitea zer den goitibera bat sikira.

Horregatik, hau GUZTIENTZAT izan dadila nahi dugu. Azken urteetan, federazio eta txapelketa ezberdinetan trabak jarri dira parte hartzeari dagokionez. Euskal Inertzia Kopan ez dugu hori nahi. Edonork dauzka ateak irekita. Berdin du “profesional” edota ohiko parte hartzaile bat izan edota hasiberri xumeena.

SEGURTASUNA hartuko dugu oinarri. Ez dugu “Autos Locos” izan nahi, bainan segurtasun mínimo bat betetzen duen edonork hartu ahal izango du parte. Zergatik ez, lehengo “mozorro goitiberei” berriro ere lasterketetan lekua utzi? Edota azken urteetan garajeko txoko batean egon diren ibilgailu horiek berriro martxan ikusi… Hori bai, balaztak izan beharko ditu gutxienez!  

ERREZTASUNAk eman nahi dizkiegu antolatzaile eta parte hartzaileei, zerbitzu ezberdinak eskainiz bainan hauek, soilik behar dituztenak kontratatuaz, kostu gehigarririk suposatu gabe. Gainera, aseguru etxe eta empresa ezberdinekin AKORDUAK dauzkagu, zerbitzu onenak prezio ezinhobean eskaini asmoz. 

Gure puntuazio sistema berriarekin lasterketa txikiak irabazten irtengo dira, partaidetza handituz inolako kostu extrarik gabe. Gainera, aseguru eta ibilgailu baliagarri guztiak onartzen ditugunez, lasterketa handiek ere euren PARTAIDETZA hobetuko dute.

ETORKIZUNA izan nahi dugu. ERREFERENTE inertzia kirolen munduan.

ANTOLAKUNTZA

Koparen kudeatzaile nagusia “Euskal Inertzia Kirolen Elkartea” den harren, koparen antolakuntza batzordea inertzia kirolen elkarte, goitibera talde, lasterketa antolatzaile eta parte hartzaile ezberdinek osatzen dute. Antolakuntzaren parte izan nahi baduzu, egin zaitez bazkide ondorengo estekan.

TALDEAK

ZGZ Speeddown

Aldapan Gora Taldea

LAKATOMBE Sport

delgados gomez behera

arratiako goitiberak

ANTOLATZAILEAK

Bilboko konpartsak

arrontegiko goitibera taldea

Los alegrios

BAZKIDEAK

Bazkide
0