Jarraitu Gure lasterketa eta sailkapenak!

ANTOLATZAILEAK

ANTOLATZAILEA ZARA?

Goitibera Jaitsiera baten antolatzailea bazara edota lehenengoz proba bat antolatu nahi baduzu, jakin Euskal Inertzia Koparako baliagarria izan daitekeela. Hau horrela izan dadin, ezinbestekoa da edozein goitibera ekitaldi seguru antolatzeko hiru baldintza minimoak betetzea;

  • Errepide mozketa baimena.
  • Anbulantzia bat gutxienez (bi gomendagarri).
  • Errespontsabilitate zibileko asegurua izatea.

 

Hori hala bada eta zure jaitsiera kronometratua izan edo ez, Euskal Inertzia Kopako egutegian gehitu dezakezu jaitsiera ofizial edota Jaitsiera Lagun moduan. Gainera, antolatzaileei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak kontratatu ahal izango dituzu behar izan ezkero.

inskribatu zure lasterketa euskal inertzia kopan

Zure proba Euskal Inertzia Koparako baliagarria izan ahal izateko, honako hiru pausoak bete beharra daude:

  1. Lasterketa Inskribatu: Formularioa bete lehenbailehen egutegian eguna erreserbatu ahal izateko.
  2. Lasterketaren Fitxa bete: Partaideen aseguruak baliagarri izan daitezen, beharrezkoa dugu fitxa hau behar bezala beteta eta sinatua jasotzea lasterketa baina hilabete bat lehenago.
  3. Zerbitzuak eskatu: Lasterketa aurrera eramateko zerbitzuak behar badituzu (kronometraia, komisarioen materiala, aseguruak,…) eskari orria bete beharko duzu lasterketa baina bi hilabete lehenago.

 

Edozein zalantza, jarri kontaktuan [email protected] helbidean eta lasai asko argitu dezakegu.

lasterketa egutegian inskribatu