Jarraitu Gure lasterketa eta sailkapenak!

Zerbitzuak

Zerbitzuak

Euskal Inertzia Koparen helburuak bete eta inertzia kirolak elkarlanean bultzatu asmoz, antolatzaile eta parte hartzaileei zerbitzu ezberdinak eskeini nahi dizkiegu.

Zerbitzu hauek kontratatzea ez da derrigorrezkoa.

antolatzaileei

Asesoramendua

Goitibera lasterketa bat antolatu nahi bainan ez dakizu nondik hasi? Antolatzailea zara bainan ez dituzu nahi dituzun emaitzak jasotzen? Jarri gurekin kontaktuan eta lagunduko dizugu.

Euskal Inertzia Kopa osatzen dugun elkarte eta antolatzaile ezberdinek esperientzia anitza daukagu goitibera probak antolatzen zein kudeatzen eta badakigu zer egin behar den proba arrakastatsu bat antolatzeko. Baita lasterketa internazionalak ere.

Kronometraia Sistema Profesionala

Fotomotor.es empresa asturiarrarekin akordua lortu dugu 2024. Urterako, Euskal Inertzia Kopako lasterketak 450 € truquean kronometratu ahal izateko. Kronometratzaile profesionalak dira eta aurtengoan ere Espainiako CERT (Espainiako Rally Txapelketa)-ko kronometratzaile ofizialak izango dira. Prezioan eskainzten dituzten zerbitzuak honakoak dira: 

  • Irteera zein helmugan, fotozelula bidezko kronometraia milesimara + bikoizketa eskuz. 
  • On-line denborak Zuzenean. 
  • On-line izen emate sistema. (Euskal Inertzia Kopako antolakuntzak kudeatuta). 
  • Helmuga zein irteeran karpa bana, mahaia eta beharrezkoak. 
  • Irteera Ordularia, 30-40-45… segundutara irteerak eman ahal izateko. 
  • Bi kronometratzaile profesional.

Komisarioen Materiala

Goitibera lasterketa bat segurtasun osoz aurrera ataratzeko beharrezkoa den material guztia daukagu eta hau antolatzaileen eskura jartzen dugu behar izan ezkero.

  • Walkie Talkiak – 12x Motorola T82.
  • Petoak – Kolore ezberdinetako petoak antolatzaile, komisarioak,… bereizi ahal izateko.
  • Banderak – Bandera Horiak zein Gorriak, partaideen segurtasunerako.
  • Txiribituak – Publikoa adi mantentzeko edota atentzioa deitu ahal izateko.
  • Balizamendu Zintak – Bideak itxi ahal izateko.
 
Honetaz gain, komisarioen betebeharren esku-gida eskaintzen dugu, momentu oso jakin dezaten zein den euren egin beharra eta egoera ezberdinetan nola jokatu.

Lasterketa Zuzendaritza

Zerbitzu hau soilik lasterketa ofizialetan eskeintzen da

Galdetu disponibilitatea aurrez.

Lasterketa zuzendaritza kontratatzeak ez du esan nahi lasterketaren antolakuntzaz enkargatuko garenik.

Parte Hartzaileendako Aseguru Kolektiboa

Parte hartzaile bakoitzak norbere asegurua kontratatzeko aukera ematen dugu, bainan badira antolatzaileak herri mailako partaidetzari bultzada eman nahiean hau euren kargu hartzen dutenak. Euskal Inertzia Kopan aseguru kolektiboa eskeintzen diegu antolatzaile hauei, non prezio murriztu batean parte hartzaileak aseguratu ditzazketen.

Gainera, aseguru honekin, lasterketa hasi baina 2 ordu lehenago arte gehitu daitezke partaideak.

Errespontsabilitate Zibileko Asegurua

RC Asegurua eskaini ahal dugu, baldintzak [email protected] helbidean galdetu.

Zerbitzu hau soilik lasterketa ofizialetan eskeintzen da.

parte hartzaileei

Eguneko Asegurua

Euskal Inertzia Kopan, inertzia kirol elkarteen urteko aseguru baliagarri guztiak onartzen ditugu, beti ere kontratatzaileak baimen sinatua aurkezten badu, zihurtatzeko istrupu baten aurrean egoki jokatuko dela. 

Aseguru baliagarri guztiak onartzen dituen txapelketa eta entitate bakarra izateaz gain, gure eguneko aseguru propioa ere badaukagu, inor parte hartu gabe gera ez dadin.

Gainera, geroz eta lasterketa gehiagotan parte hartu, deskontu handiagoak izango dituzu Euskal Inertzia Kopako asegurua kontratatzean bonoa eskatuz.

Zerbitzu hau soilik lasterketa ofizialetan eskeintzen da.

Sputnik Goitibera Alokairua

Euskal Inertzia Kopan, goitiberarik ez izatea ez da eskusa bat probetan parte hartu ahal izateko. Maldan Behera inertzia kirolen elkarteari esker, Sputnik Goitiberak dauzkagu alokairuan eta edozeinek parte artu ahal izango du gure lasterketetan.