Jarraitu Gure lasterketa eta sailkapenak!

Albistea

BAZKIDEEN URTEKO BATZARRA

Honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu 2025eko urtarrilaren 12an, igandea, 10:00etan, Euskal Inertzia Kirolen Elkarteko bazkideen urteko batzarra egingo dela bideokonferentzia bidez, ondorengo gai hauek lantzeko:

  1. 2024 denboraldiko proben balantzea, banan-banan, irakurri eta onartzea
  2. 2024ko kontuen balantzea eta egoera
  3. Aldaketak zuzendaritza-batzordean
  4. Zerbitzuak – Euskal Inertzia Kirolen Elkartea
  5. Aseguruak eta bonuak
  6. Proposamenak – Irakurketa eta bozketa
  7. Araudiak berrikustea
  8. Galde-eskeak

Bozketarako proposamenak 2024ko abenduaren 29ra arte bidal daitezke [email protected] . Batzar egunean ez da proposamen berririk bozkatuko.

2025eko urtarrilaren 5a baino lehen parte-hartzea baieztatzea eskatzen da, batzarraren gidoia bidaltzeko, ordezkatuen artean botoa adostu ahal izan dezazuen.

Honako entitate hauek izango dute botoa emateko eskubidea, eta ordezkari bat aurkeztu beharko dute:

  • Junta Directiva EIK
  • Aldatsa Elkartea
  • Lautada Low Riders Elkartea
  • Jaialdi Elkartea
  • Maldan Behera Elkartea
  • Tranpan Behera Elkartea
  • Trokan Behera Elkartea
  • Aldapan Gora Taldea
  • Arratiako Goitibera Taldea
  • Delgados Gomez Behera Taldea
  • Gonxosport Taldea
  • Lakatombe Sport Taldea
  • ZGZ Speeddown Taldea

Ez da hautagairik aurkeztu pilotuen/bazkideen ordezkari izateko. Abenduaren 29ra arteko epea utziko da hautagaiak aurkezteko, eskaera [email protected] helbidera bidalita. Hiru hautagai baino gehiago baldin badaude, bazkideen artean bozkatuko da. Hauek, goian idatzitako entitateetako kide ez diren bazkideak ordezkatuko dituzte.

Besterik gabe, jai zoriontsuak opa dizkizuegu.

Euskal Inertzia Kirolen Elkartea

[email protected]

Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu. Webgune honek ez du hirugarrenen cookierik erabiltzen.

Gehiago irakur dezakezu gure cookie-politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz. Zure datu pertsonalak gure pribatutasun-politikan eta lege-abisuan nola erabiltzen ditugun ere irakur dezakezu.