Jarraitu Gure lasterketa eta sailkapenak!

Albistea

ekain - aitor

FELIX DELGADO ETA AITOR YURREBASO, EUSKAL INERTZIA KOPAKO GARAILE

Pilotuen artean Trapagarango Felix Delgado eta Kopilotuetan Arantzazuko Aitor Yurrebaso izan dira Euskal Inertzia Kopako lehen edizioan puntu gehien lortu dituztenak, hamabost lasterketa lehiatu ostean.

Apirilean, Alzola Basque Water babeslearen etxean eginiko prentsaurrekoan aurkeztu zen Euskal Inertzia Kopa, goitibera lehia berria. Txapelketa berri hau, inertzia kirolen elkarte, lasterketen antolatzaile eta pilotuek elkarlanean eraginda sortu zen, inertzia kirolak bultzatu asmoz eta lehendik Euskal Herrian lehiatzen ziren txapelketen alternatiba hobetu moduan.

Hilabete batzuen ostean, Arabako Izarra-Urkabustaizko lasterketarekin , urriaren 2an eman genion bukaera koparen lehen denboraldiari eta balantzea ezin hobea izan dela aitortu dezakegu. Hamabost lasterketa puntuagarri izan ditugu Euskal herrian zehar; Hamabi lasterketa ofizial eta hiru “Jaitsiera Lagun”. Hauen artean, Legazpi, Mutriku, Bilbo, Gasteiz, Olazti, Erandio,… herrietako lasterketak izan ditugu.

Denera, adin eta sexu guztietako 263 parte hartzaile izan dira Euskal Inertzia Kopan, 206 pilotu eta 57 kopilotu. Irabazleak, pilotuetanb Felix Delgado eta Kopilotuetan Aitor Yurrebaso izan dira. Felixek 6 lasterketa irabaztea lortu ditu gainera. Yurrebaso, Ekain Aurrekoetxea bikotearekin haritu da eta honek, pilotuen artean bigarren postua lortu du. Hirugarrena, Karlos Xabier Solis izan da. Kopilotuetan aldiz, Maite Belloso eta Inhar Altuna izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.

FELIX DELGADO
Felix Delgado izan da pilotuen artean azkarrena.

Kategoria ezberdinei dagokionez, honakoak izan dira garaileak; Felix Delgado Neumatiketan, Karlos Xabier Solis Europarretan, Unai Loyola Uretano multzoan, Eder Zabala SpeedTrike kategorian eta Antonio Murillo Errodamentuzkoetan. Kopilotuetan, Aitor Yurrebaso izan da Neumatiketan lehena, Maite Belloso Europarretan eta Maria del Carmen Laborda Errodamentuzkoetan.

Parte hartzaile ugari izateaz gain, aipatzekoa da hauen jatorria. Euskal Inertzia Kopako lehen edizioan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako partaidetzaz gain, Errioxa, Kantabria, Gaztela Leon, Asturias, Zaragoza, Katalunia eta Balentziatik etorritako partaideak izan ditugu. Hori nahikoa ez eta Belgiar bat ere izan dugu gurean, Jasper Koen D´Haene hain zuzen ere, Longboard batekin lehiatu dena lasterketaren batean.

Euskal Inertzia Kopako sari banaketa, urriaren 29an ospatuko da Erandioko Sagarrondo jatetxean bazkari ostean eta etorri nahi duenak www.euskalkopa.com webgunean izena eman ahal izango du asteartea 25 bitarte.

Bien bitarte, Euskal Inertzia Kopako antolakuntza batzordea, dagoeneko lanean da bigarren edizioa prestatzen, parte hartzaile eta lasterketa maila handiagoarekin.