Jarraitu Gure lasterketa eta sailkapenak!

sputnik goitiberak

Sputnik Goitiberak

SPUTNIK GOITIBERAK

Sputnik Goitiberak, Calixto Garciak (zonagravedad.com) asmatu eta patentatu zituen, goitibera klasikoetan oinarrituta bainan material eta diseinu hobetuekin eginak. 2016az geroztik, Maldan Behera elkartea arduratzen da hauen muntaia eta banaketaz. 2022tik aurrera, Maldan Beheraren eskutik, edonork parte hartu ahal izango du Euskal Inertzia Kopako probetan, alokairuko goitiberekin.

Euskal Inertzia Kopako proba batean parte hartu nahi baduzu eta ibilgailurik ez baduzu, hauxe da zure aukerarik onena. Ez duzu aitzakiarik!

ALOKAIRU INDIBIDUALA

Maldan Behera inertzia kirolen elkarteko kideak joango diren lasterketetan Sputnik Goitibera alokairua egongo da. Izena ematean azalduko da aukera M edo L neurriko goitibera alokatzeko. 

ANTOLATZAILEeK ALOKATZEKO

Antolatzaileek Sputnik Goitiberak alokatu ditzakete bere lasterketarako, nahiz eta Maldan Beherako kideak bertara ez joan. Horretarako, [email protected] helbidera mezu bat bidali beharra dago izen emateak ireki aurretik.

Lasterketaren antolatzailea enkargatu beharko da beharrezko goitiberak hartzen eta proba ondoren itzultzen.